Datorren astelehenean, martxoak 11, Iratxe López León kazetariak dinamizatutako topaketa bat egingo da. Herritar guztientzako hitzordu irekia izango da, eta Dinamitaren lantegiaren barruan lan egin duten emakume guztiek parte hartzeko aukera izango dute, erretiratuek zein jardunean daudenek. Bertan, prozesu parte-hartzaile baten bidez egindako emakume kolektibo horri buruzko Wikipediako sarrera erakutsiko da.
