2024. urte honetan, LAN 07 LANGILEAREN INGURUKO ZINEMA JAIALDIAK bigarren aldiz bisitatuko du Glalakao, urriaren 2an, 19:00etan, Torrezabal Kultur Etxean, bi dokumentalen proiekzioarekin:Aamelat. Jornaleras de la guerra eta Argento. Nadie se salva solx. Gainera, Erabidek, EHNE Bizkaia elkarteko ordezkari den Amets Ladislaorekin batera, “Landa eremuko lana” eztabaidan parte hartuko du.
LAN LANGILEAREN INGURUKO ZINEMA JAIALDIAK eztabaida eta pentsamendua sortuko dituen ZINEMALDIA indartzea du helburu. Horretarako, programa orokor bat prestatu da, hainbat ikusle eta publikorengana iristen laguntzen duena.
Edizio berri honetan, LAN 07k interes eta arreta berezia jarri du historikoki maskulinizatutako esparru batean emakumeak duen garrantzia aldarrikatzeko, bai eta emakumeak bideo-errealizatzaile eta zinemagile gisa duen papera aldarrikatzeko ere.
PROGRAMA
