SARETZEN

Bizkaiko Emakume Elkarteak

Hilero, Bizkaiko Emakume Elkarteetako ordezkariekin elkartzen gara Foru Aldundiaren Ondoan progtamaren bitartez.

Euskaditrek

Euskadiko ibilketa nordikoko sarea da Euskaditrek eta makilen laguntzarekin ibiltzen gara.

Farmamundi Euskadi

Farmamundirekin batera egin ditugun proiektu batzuk aurkezten dizikizuegu ondoren:

1- “El peso sobre mí” zaintzei buruzko film laburra.
“El peso sobre mí” dokumentalak familiako zainketei buruzko hausnarketa bat egiten du.

2- Making-of Erabide Emakume Elkartea | ‘El Peso sobre mi’

3- Kaleko antzerki feminista Matagalpako Emakumeen Kolektiboarekin batera.
Gure osasun emozionala sustatzeko sorkuntza kolektiboa.

4- Agurtzane Lejarzegi Irazabal-ek kale antzerkiaren esperientzia kontatzen du.

5- Mural parte-hartzailearen sorkuntza, Galdakaoko emakumeen irudia goraipatuz. #A25

6- Miren Alapont Etxanizek Aktibatuz proiektuaren eta osasun-aktiboak identifikatzeko prozesuaren parte izatea zer izan den adierazten du.

7- 2024ko Azaroaren 25eko kale ekintza

8- Romualda Zuloaga Artetxeren muralaren inaugurazioa 2024ean

9- Désirée Sánchez Ojanguren murala azaltzen

10- Emakumeen oroimenaren ibilbidea #Aktibatuz https://www.erabide.org/eu/aktibatuz-2/

Bizitu Elkartea-Indarkeria Matxistaren kontrako Emakumeen Elkartea

Puntadaz puntada, Bizitu Elkartearekin batera indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen erreparazioan laguntzeko beharrezkoa den laguntza-sarea ehundu dugu.

Creación de una colcha solidaria junto a Bizitu Elkartea.

Galdakaoko Udala

Erabide Elkartetik Galdakaoko Udalarekin elkarlanean aritzen gara hainbat ekintzatan, hala nola:

1- M8-ko Egitaraua: Urtero Erakusketa bat antolatzen dugu, non Sormemneko idazketa taldeko eta patchwork eta laboores taldeetako lanak erakusten diren. Gainera, erakusketaren gunea aprobetxatzen dugu hitzaldiak eta topaketak egiteko.

2- Azaroak 25: Errebindikazio-jarduerak antolatzen laguntzen dugu.

3- Jai Batzordean. Berdintasunaren alde lan egiten dugu jaien antolaketan.

Trabajamos por la Igualdad en Fiestas de Galdakao.

4- Berdintasunerako Jardunaldiak: Urteko ezinbesteko hitzordua.

Jornadas para la Igualdad en Galdakao de la mano de la Asociación Erabide.

LAN Langilearen Inguruko Zinema Jaialdia

2023tik LAN Lamgilearen Inguruko Zinema Jaialdiarekin elkarlanean ari gara, Galdakaon dokumentaletako bat proiektatuz. LAN, feminismoa eta eskubide sozialak lotzen dituen ikusgarritasun, hausnarketa eta eztabaida gune gisa finkatu da, ahalduntze kolektiboa indartuz eta lanaren, ekoizpenaren eta justizia sozialaren inguruko balioak aldatzen lagunduz

Areto Dantza Taldea

Areto Dantza taldearekin batera, Udaberriko Feriaren antolaketan parte hartzen dugu.

Korrika

Korrika antolatzen den bakoitzean, euskararen aldeko lekukoa hartzen du Erabide Elkarteak.

Erabide Elkartea llevando el testigo en la Korrika en favor del euskera.

Laguntza Teknikoen Bankua

Erabidek Laguntza Teknikoen Bankuarekin kolaboratzen du, dagoeneko erabiltzen ez baduzu, eman! (Adibidez: gurpil-aulkiak, ibilgailuak, makuluak, ohe artikulatuak, dutxa-taulak, etab.) bat@bultzatu.org  944409116

Cartel sobre Campaña de Recogida de Ayudas Técnicas.

Lagundu inguruko emakumeen ahalduntze indibidualean eta kolektiboan

No item found