AUTOZAINTZARAKO JARDUERAK
Ibilketa nordikoa
Aurrera goaz makilen laguntzarekin. Ariketa honek erresistentzia, indarra, malgutasuna, koordinazioa eta oreka hobetzen laguntzen du, eta onuragarria da maila osteomuskularrean eta kardiobaskularrean, besteak beste. Asteartero irteten gara 11:30etan Torrezabal kultur Etxetik, ibilbide osasungarriren bat egiteko.

Chi Kung
Adimenaren, arnasketaren eta ariketa fisikoaren arteko oreka. Chi Kung edo Qi Gong-a arnasketaren kontrolean oinarritutako txinatar jatorriko terapia medizinal bat da. Tentsioak eta estresa ezabatzen laguntzen du.

Dantza lerroan
Dantza lerroan, talde-koreografia bat da, elkarrekin eta modu sinkronizatu batean egiten dena.

Dantzak eta sevillanak
Jai giroko dantza, bikoteka dantzatzen da azoka eta erromerietan.

Fitflamanc
Fitness eta pauso flamenkoak nahasten dituen ariketa.

Zainketa Komunitarioen Ibilbidea
Herritarren partaidetzaz, biziz betetako ibilaldi irisgarri eta erraza diseinatu dugu, edonork egiteko modukoa, tokian tokiko altxor hauek ezagutzera emateko asmoz.
