Datorren azaroaren 23an, larunbata, 11: 0etan hasiko dira jarduerak Romualda Zuloaga Artetxeren muralaren inaugurazio ekitaldiaren barruan, Tximelarre Bidean dagoen plazan. Zapia buruan eta ibili munduan lelodun txapa tailerra egingo da, eta serigrafia tailerra Hibernando Estudiorekin, muralaren egileekin. Erabidetik bertaratuko direnei gomendatzen zaie kolore argiko kotoizko kamiseta bat eramatea, bertan egun horren oroigarri polit bat jarri ahal izateko. Gainera kalejira egingo da omenduaren biloba den Sarai Dominguez panderojolearekin, Xabier Valencia albokariarekin, baita Musika Eskolako ikasleekin ere. Eta bukaeran lunch txiki bat ere izango da.

Emakumeen elkartearentzat, ekitaldi hau Romualda Zuloaga Artetxe panderojolearen lana ikusarazteko eta aintzatesteko prozesu baten amaiera da. Panderojole hori aitzindaria izan zen, ez bakarrik Mariano Barretnetxearekin batera lehen alboka diskoa grabatzeagatik, baizik eta euskal kulturaren transmisioan eta hedapenean bere mugetatik haratago egindako ekarpenagatik.