Datorren astelehenean, azaroak 25, Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Erabide Emakume Elkarteak indarkeria matxistaren biktimei omenaldia egingo die 12:30etan Kurtzeko plazan.
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimak 2012. urteaz geroztik 26 dira, bikotekideek eta bikotekide ohiek hildako eta Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatutako emakumeak.
Ekintza hau partaidetza-prozesu baten emaitza da, Matagalpako Emakumeen Kolektiboarekin batera, Aktibatuz proiektuaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua, eta Farmamundi Euskadik dinamizatu du.
EMAKUME GUZTIAK BIZIRIK!
