Martxoaren 12an, osteguna, 18:30ean, “Mitos y verdades sobre la menopausia” hitzaldia emango du Ana Dosio Revenga familiako eta komunitateko medikuakak Osakidetzan (Barrualde-Galdakao ESI) eta SEMFYCko Emakumeei Arreta Integrala emateko Taldeko kideak. Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan izango da.
Menopausia zertan datzan, emakumeen bizitzako etapa horri zer sintoma lotzen zaizkion eta iritzi publikoak menopausiari lotuta daudela uste duen baina horrela denik frogatuta ez dagoen alderdiak jorratuko dira.
Hitzaldi hau Galdakao Zeugaz, Galdakaoko Udaleko Foro Sozio-sanitarioarekin elkarlanean antolatu da, Erabide Emakume Elkartearekin batera.
