Oraingo honetan erakusketaren izenburua “Kontakizunak ehundu, gorputzak zaindu: osasunaren garrantzia.Erabideko emakumeen hitzak eta hariak” da.
Iratxe López León kazetariak dinamizatutako idazketa sortzailearen tailerreko ikasleek egindako lanak erakutsiko dira. Horietan, emakumeen osasunaren hainbat alderdiri buruzko hausnarketa egiten da, mikrokontakizunen bidez. Patchwork taldeen sorkuntzez ere gozatu ahal izango dugu, Estibaliz Berrio irakaslearen zuzendaritzapean, baita emakumeek beren jakintzak partekatzen dituzten lantaldekoez ere. Horrez gain, Olaia Uribarri Garrido gazte galdakoztarraren lanaren zati bat dago ikusgai, munduan begiratzeko moduak artean aurkitu duen garapenaren nahasmendu orokorra duen artista.
Erakusketa Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan izango da.martxoaren 9,10, 12, 13, 16 eta 17an egongo da zabalik, eta ordutegia 11:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:30etara izango da.
Gainera, erakusketa aretoko gune honetan bertan, martxoaren 12an, osteguna, 18:30ean, “Mitos y verdades sobre la menopausia” hitzaldia emango du Ana Dosio Revengak. Ana Dosio Revenga familiako medikua eta komunitarioa da Osakidetzan (Barrualde-Galdakao ESI), eta SEMFYCko Emakumeei Arreta Integrala emateko Taldeko kidea
