Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste, larunbatean, martxoak 7, Aperribai, Bengoetxe, Urreta eta Kurtzeko plaza elkartuz, berdintasunaren aldeko mobilizazio kolektibo batean egingo den auzoen arteko martxa feminista.
Ekintza Aperribain hasiko da 11:00etan Auzo Elkartearen lokaletan gosari batekin, eta ondoren Bengoetxera abiatuko da 12:00etan, ondoren Urretara 12:30ean eta azkenik Kurtzeko plazara 13:00etan. Emakumeek edozein auzotan parte hartu ahal izango dute eta hasieratik parte hartu nahi dutenek Aperribaira oinez edo 10:40ean Udaletxetik ateratzen den Galdabusean iritsi ahal izango dira.
Auzoen arteko martxa feminista Ninaiz Emakume Elkarteak, Basandere Emakume Elkarteak, Mairi Emakume Feminista Batzak, Erlantza Berdintasuna Elkarteak eta Erabide Emakume Elkarteak bultzatu dute, Berdintasun Sailarekin koordinatuta.
Ondoren, Kurtzeko plazatik manifestazioa egingo da Galdakaoko erdiguneko kaleetan zehar eta Bilbon martxoaren 8an, igandea, 12:00etan Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta.
