SARETZEN
Tipi Tapa, ibilbide osasuntsuak
Ostegunero paseo osasungarriak abiatzen ditugu Mercedes Ugartemendia farmaziatik eta konpainia ezinhobean. Jarduera hau interesatzen bazaizu ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Euskaditrek
Euskadiko ibilketa nordikoko sarea da Euskaditrek eta makilen laguntzarekin ibiltzen gara.

Farmamundi Euskadi
Farmamundirekin batera egin ditugun proiektu batzuk aurkezten dizikizuegu ondoren:
1- “El peso sobre mí” zaintzei buruzko film laburra.
“El peso sobre mí” dokumentalak familiako zainketei buruzko hausnarketa bat egiten du.
2- Kaleko antzerki feminista Matagalpako Emakumeen Kolektiboarekin batera.
Gure osasun emozionala sustatzeko sorkuntza kolektiboa.
3- Mural parte-hartzailearen sorkuntza, Galdakaoko emakumeen irudia goraipatuz. #A25

Bizitu Elkartea-Indarkeria Matxistaren kontrako Emakumeen Elkartea
Puntadaz puntada, Bizitu Elkartearekin batera indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen erreparazioan laguntzeko beharrezkoa den laguntza-sarea ehundu dugu.

Galdakaoko Udala
Erabide Elkartetik Galdakaoko Udalarekin elkarlanean aritzen gara hainbat ekintzatan, hala nola:
1- 1- Jai Batzordean. Berdintasunaren alde lan egiten dugu jaien antolaketan.

2- Berdintasunerako Jardunaldiak: Urteko ezinbesteko hitzordua.

Korrika
Korrika antolatzen den bakoitzean, euskararen aldeko lekukoa hartzen du Erabide Elkarteak.

Laguntza Teknikoen Bankua / Banco de Ayudas Técnicas
Erabidek Laguntza Teknikoen Bankuarekin kolaboratzen du, dagoeneko erabiltzen ez baduzu, eman! (Adibidez: gurpil-aulkiak, ibilgailuak, makuluak, ohe artikulatuak, dutxa-taulak, etab.)
