Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Erabide Emakume Elkarteak hitzaldi bat antolatu du azaroaren 17rako, asteartea, 18:00etan. “Reces Comunitarias contra el malestar invisible: previniendo la violencia contra las mujeres y el suicidio” hitzaldia Karmele Zabala Montoya psikologoak emango du eta ihtzaldiaren amaieran solasaldi bat egongo da. Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan izango da.
Hitzaldi hau Galdakaoko Udaleko Berdintasun Arloarekin eta Galdakao Zeugaz foro sozio-sanitarioarekin elkarlanean antolatu da. Foro horretan Erabide Emakume Elkarteak parte hartzen du. Galdakao Zeugaz Galdakaoko pertsonak, elkarteak, profesionalak eta hainbat udal zerbitzu lotzen dituen mugimendu komunitarioa da, pertsonen zaintza eta ongizatearekin konprometitutako komunitate hurbilagoa eraikitzeko. Baliabide komunitarioen mapaketaren eta beharren entzute aktiboaren bidez, Galdakao Zeugazek herritarren parte-hartzea eta erantzun partekatuak eta koordinatuak eskaintzea ahalbidetzen duten laguntza-sareak sortzea bultzatzen du.
